XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez, ba, burubaik larritu, zer jango, zer edango, ala zegaz jantziko ete-garan-esaten; oneik gustijoik, ba, atzerritarraik billetan bai'tabez eta gustijoyen biar zaraela bai'taki zuben Aiteak
Algustidunak txiro, argal eta apalaik autetsi daruaz bere egikun goralgarrijetarako.
AZKEN JARRI ADI TA LENENGO IMIÑIKO ABE.Auxe bai argi ta ederra.
Gure Jaunak be berauxe irakatsi euskun... zuben arteko nagusi ixan gura dana, otsein ixango yatzube; eta zuben arteko aurrenik ixan gura dana, bai-dake jopuba
Gure Jaunaren antzo
KONPUTZE ez zan Lautze beste jakintsu, baña au baño aserijago zan eta gixonaik beraganduten ekijan gixona ixan be.
Amabost-amaseigarren gixaldijan Machiabelli ixan zana orixe ixan zan Konputze Josu-Kisto ludijan agertu baño seiren bat gixaldi lenago.
Erriketa-gayaik erabilli ta bere aberrija goralduteko bidiaik gura ebazan nai onaik nai okerraik zirala.
Esakera ori maltzurrkeririk aundijenatakua dala edozeñek ikusi legike.
Gauzaik nai jazokunaik zuzen ala oker, egi ala guzur diran jakiteko abagunai begira ezin gegikez egon.
Gauzarik asko be asko berez dira zuzen ala oker Urtzi Jaunak asieratik jarritako lagijak-arauz.
Au be lenenguaren antzez Machiabelli-bidia da.
Edozein bedez, onez nai txarrez elburura jo gura ixatia ez da zuzen Bide oker eta gaiztuaik ezin gegikez edo legikeguz ontzat artu.
Azken ona gura daunak bide zuzena autetsi ta bide zuzenez ibilli biar.
Jakintza-bidiaik baña maitiago ebazan erriketa-bidiaik eta orregaitik bere ardura gustija laterrijatza zan eta ez Jaungoikua'tzaz.
Urtzi Jaunak ez eutson ardurarik, aberrijak bai.
Agintarijaik eta menpekuaik ziran bere jarduera nagusija ta orretarako eredu-antzo aita-semiaik, senarr-emaztiaik, batez be anai nagusi ta gastiaik, eta adizkidiaik jartzen ebazan edo lebazan.
Konputze'ren mugu-zaletasuna bere esakera ta egikun askotan agertzen da.
Bere ikasle tarrteko Li Txi ta Txung Yung Jaunaik onela laburtuten dabe bere irakasketa gustija.
Gixonak aurrerantz egin biarr dau beti ezertxorik sutsuegi artu barik eta ezertxorik be iguiñez ezeztu barik.
Aldi bakotxian abagune ari yagokana ta egoki dan eraz eginik.
Auxe da Konputze'ren irakasmen nagusija: abagunekerija, berekoikerija, maltzurkerija.
Goiko edo donokiko gauzeak ez eutsen ardurarik ez eta gerokuaik be; gixonak berak, gixonari yagokanak bakarrik, eta ludi onetan yagokanak ixan be, ardura eutsan Konputze entzute aundikuari.
Onela txinarren burubetara ekarri eban
Bere jarraitzaliaik
Gixon oneik taubide edo Lautze'ren gardidetza alboratu ta Konputze'rena txiñarren bijotzetan erein leben.
Konputze'k Lautze'k baño entzute aundijagua dau, txiñarren ixakerea sakonago ezagutu ta ixakera orren arauz irakatsi lebalako.
Lautze'k Indietako irakaskintza lerabillan, Konputze'k Txina bertan eta bijotzbarruban txiñarraik lerabillena.
Orregaitik Konputzereak egindako aurrerakuntza ta zabalgundia.
Geruago, 206 urte Josukisto ludijan agertu baño len. Han eretxan agintari ospetsubak Konputze'ren ixena geyago goraldu ta jaungoikoixundu egin leban.
Konputze'ren illobija ikertera jun zan eta bertan txarri bat eta ardi bat eta txala eskeini leutsazan.
Gaurko egunotan ondiño taubide ta konputzbidiak erabillijaik dira Txinaldietan.
Geroko ta goiko gauzetzaz Konputze'k eban ardurezak baskalkeri edo komunkerijari bidia leundu ta zabaldu egin dautso.
Orregaitik gaurko Txina'n dikusguzan jazokunaik errez ulerrtu ledikezala deritxat.
Baña gaurko azikeraik'tzaz ekiteko asmorik ez dot idazkun onetan.
Gaurko naiko-edo.